XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egoera honek irauten duen denbora ez da zenbatuko zerbitzu urteengatiko igoeren eraginetarako.

Eszedentzia eskariari baiezkoa eman beharko zaio ikasketen amaitze edo hedatzean, izaera saihestezinezko familia exigentzietan edota langileak behar bezala kreditatutako gisa bereko arrazoietan oinarritzen denean.

Eszedentziak adierazitako amaiera baino hogeitamar egun lehenago langileak birsarrera eskatzen ez badu, enpresako bere posturako eskubidea galduko du.

Bere birsarrera finkatutako mugaren barnean eskatzen duen langileak bere lanbide eta kategoriaren barnean sortzen den lehenengo plaza hutsa okupatzeko eskubidea izango du.

Sortzen den plaza hutsa bere kategoriakoa baina bajuagoa bada, plaza horri dagokion alokairua kobratuz okupatzeko edo bere kategorian plaza huts bat sortzearen zai egoteko aukera dauka.

35. Artikulua - Lan uzteagatiko hobariak.

Enpresan jarraian lau urte baino gehiago eramanik borondatezko baja egiten duen plantilako pertsonal finkoak ondorengo hobarietarako eskubidea izango du: 1989 Urtea.

- 295.000,00 pta. baja 60 urterekin egiten badu.

- 262.000,00 pta. baja 61 urterekin egiten badu.

- 233.000,00 pta. baja 62 urterekin egiten badu.

- 222.000,00 pta. baja 63 urterekin egiten badu.

- 196.000,00 pta. baja 64 urterekin egiten badu.

- 107.250,00 pta. baja 65 urterekin egiten badu.